HIRIBILTZEN, ibiltzea topagune

Ilusioz bete gaituen ekimen bat aurkeztu nahi dizuegu. HIRIBILTZEN deitu diogu HIRIBILI-ren bertsio ludikoago honi. Azalpenak bere webgune propioan dauden arren hemen errepikatuko ditut, hedapena zabaldu asmoz. Munduari Bira 84 egunetan erronka udaberrian gertatuko den arren, urtarrilak 22tik 24ra bitartean probatuko dugu. Parte hartzera animatu zaitezte! Ibilaldi bat partekatu norbaitekin, elkarrizketarako tarte bat hartu eta batu kilometroak 40.075 km asko bait dira!

HARTU PARTE!

Datozen ostiral, larunbat eta igandean 11:00etan elkartuko gara NAUTICO ondoan, egunero ibilaldi desberdin bat eginez HIRIBILTZEN ezagutzeko. Guztira 200 txartel prestatu ditugu: informa zaitez eta erreserbatu zure txartela debalde. Gainera, esperientzia probatu nahi duzuenok egitasmoa hobetzeko proposamenak egiteko aukera izango duzue.

Jarrai eta partekatu esperientzia: hiribiltzen.eu
twitter/instagram: #hiribiltzen
facebook.com/hiribiltzen

gif_HIRIBILTZEN

HIRIBILTZEN, hirian biltzen eta ibiltzen. Ekimenaren helburu nagusienak bi dira. Batetik, herri eta hirietan konpainian egindako ibilaldiak nabarmentzea eta sustatzea, ongizate fisiko, emozional eta sozial iturri bezala. Eta bestetik, ezberdinen artean milaka topaketa, ibilaldi eta elkarrizketa eragitea.

hiribiltzen-planua-01
HIRIBILTZEN talde-erronka itxura duen esperientzia bat da: Apirilaren 6a eta Ekainaren 29a arteko 84 egunetan (2.016 ordu) Donostiatik irten gabe munduari bira ematea, “ezberdinek” osatutako bikote edo taldeek milaka ibilaldietan egindako distantziak batuz.

BALIZA mini
Distantziak neurtzeko, detektagailudun sei baliza jarriko ditugu Tenis eta Sagues arteko ibilbidean.

 4 TXARTEL

2.016 txartel banatuko ditugu. Izenemate epea zabaldutakoan, parte hartu nahi baduzu zure HIRIBILTZEN txartela aukeratu beharko duzu, Donostiarekin duzun harremanaren arabera.

CHECKING3 mini

Ibilian balizak txartelekin ikutuaz, bikote edo taldeek kilometroak gehituko dituzue, baldin eta txartel desberdinak badauzkazue. Hala, prestatzen ari garen hiribiltzen.eu webguneak bi atal nagusi izango ditu: batetik, 24 orduro eguneratuko den kilometro-kontagailua, eta bestetik, zuen testu eta argazkiekin osatuko den talde-kontakizuna.

¿Qué opinas? | Zein da zure iritzia?

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s